Erromatar hileta-praktikek antzinako erromatarren erlijio-erritualak barne hartzen dituzte, hiletekin, errausketekin eta lurperatzeekin erlazionatutakoak. Arbasoen tradizioa (mos maiorum) erromatarren arauak sortzen ziren idatz gabeko kodea zen[oh 1]. Eliteko hileta-errituek, batez ere, prozesio eta laudorio publikoek, aukera ematen zioten senideei hildakoen, arbasoen eta haren familiaren bizitza eta egintzak jendaurrean ospatzeko. Batzuetan, elite politikoak festa publiko garestiak, jokoak eta ikuskizun herrikoiak ematen zituen haren familiaren hileta baten ondoren, zenduak ohoratzeko eta beren profil publikoari eta eskuzabaltasunaren ospeari eusteko. Goi mailako familiak, hileta-opari gisa, hasi ziren erromatar gladiadoreen jokoak antolatzen.
Hileta-elizkizunak eta -gastuak, ustez, luxuari buruzko legeek mugatzen zituzten, inbidiak eta horren ondoriozko gizarte-gatazka murrizteko. Behartsuen, eta familia zabal baten laguntzarik ez zutenen bazkideentzat, gremioek edo kolegioek hileta-zerbitzuak eskaintzen zituzten[oh 2]. Heriotzak hileta-elizkizunera arte, hildakoak kutsaturik zituen. Horregatik hileta-elizkizunak ezinbestekoak ziren hildakoak bizien mundutik bereizteko, eta beren izpiritua azpimunduari emateko.
Hileta-elizkizuna antolatzeko, errituak egiteko eta gorpua garbitzeko profesionalak zeuden. Erroman hiletarik sinpleenak ere oso garestiak izan zitezkeen. Behartsuenak, eta gaizkile kategoria jakin batzuebn gorpuak ustel zitezkeen aire zabalean edo putzu edo ibai batean jaurtiak izan ondoren. Izurrite eta pandemia garaietan, sistema gainezkatzen zen. Erromatarren ustez, goiztiar, uste gabeko heriotza zutenek edo hileta-erritorik gabe hiltzen zirenek, biziak jazartzen zituzten lemureak gisa, alderrai eta espiritu gaiztoen moduan, harik eta Lemuria jaian exorzizaturik izan arte.
Erromako lehen garaietan, ehorzketa eta errausketa ohiko praktikak ziren klase sozial guztien artean. Errepublikako erdiko aldian, ehorzketak ia erabat errausketa ordezkatu zuen, salbuespen nabarmen batzuekin, eta ehorzketak ohiturarik ohikoena izaten jarraitu zuen Inperioaren erdiko aldia arte, hilobiratzeak errausketa ia erabat ordezkatu zuenean.
Aldaketa zabal horien arrazoi posibleak eztabaidagarria da akademikoen artean. Hasierako garai inperialean, pobreen hileta-beharrak asetzen ziren, neurri batean bederen, hildakoen errautsak gordetzen ziren hobi anitz hornituz, kolunbarioak (usotegi-hilobiak) deitzen zirenak, baina Inperioaren amaieran, eta bereziki kristau aro hasieran, Erromako katakonbetan lurperatzen ziren.
Tradizioaren arabera, hilerriak hiri eta herrien mugetatik kanpo (pomerium) zeuden. Monumentu handiak eta hilobi xumeak errepideen alboetan kokatu ziren, batzuetan, "hildakoen hiri" gisa bilduta. Hilobi haietara senideek joaten ziren aldizka, hildakoari janaria eta ardoa eskaintzeko, bereziki zeremonia bereziak egiten zituzten erromatar jaietan eta hildakoaren urteurrenetan. Senideek uste zuten hileta-ospakizun egokiekin eta belaunaldiz belaunaldi erritoak gordetzen, hildakoen itzalek beren ondorengo bizidunekiko jarrera ona izango zutela. Dirudunek asko gastatzen zuten hilobietan eta oroigarrietan. Sarkofago erromatarra, esaterako, maiz artelan landuak ziren, eszena alegoriko, mitologiko, historiko edo eguneroko bizitzako erliebeez apainduta zeudelako. Hilobi batzuk oso ondo kontserbatuta daude eta haien irudiak eta inskripzioak informazio iturri garrantzitsua dira.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found